XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Maule-Lextarreko saltzaleen batarzünak 2016ko urtearen ondorioztatze baikorra egin dü igaran ostegüneko biltzar nausian. Nahiz eta kideak 91tik 84ra apaltü diren, sosen eta egintzen aldetik, bildüma hona egin düe, 5 gazte sartü beitira. Bestalde 2017ko egitasmü nausiak, berriz bi dirate :
- erosleen fidelizatze edo jarraikidüraren bermatzea, informazione eta proposamen desbardinak eskeiniz
- Komunikazioaren hobetzea, leküko zerbüxü bezala ari beitira.
Halaber, Pays Basque au Coeur edo Eüskal Herria Bihotzean erosgeien arrakasta azpimarratü düe, urte batez %21z emendatü beita. Jüstoki hortaz axolatzeko langile bat txerkatzen düe. Haütagei izateko azken egüna martxoaren 10a da.
Aurélie Lartigue :

Etxeka alkarteak hütsik diren Xiberoko etxe jabeer dei bat zabaltzen deie. Adinetako zonbait ez beitira bakarrik bizi nahi edo bizitzen ahal, Etxeka alkarteak lagüntü nahi dütü. Alkarrekin bizitzeko ahala eman nahi deie. Hortarako, etxe edo bizigiak txerkatzen dütüe. Jente bakoitxari bere intimitatea bermatüz, alkarrekin bizitzeko parada eman nahi deie. Alkartearen xedea da etxe kolokazione baten muntatzea, gero joanarazteko ardüra hartüko düalarik.
Cathy de Gaye Etxeka alkartekoa :

Düala sei hilabete Nicolas Duhaldebordek gidatzen ikasteko eskola bat zabaltü dü Atarratzen. Nahiz eta Maule-Lextarreko gidatze eskola baten arrahartzeko proposamena üken, Basabürüan zabaltü nahi züan atsülütoki, Basabürüko gazteek zerbütxü hori hüllanean üken dezen. Halere, Pettarreko, Arbailletako eta Biarnoko herri aüzoetako gazteen beharra badü bere entrepresa joanarazteko. Badaki gazteek eta beren etxekoek emaitzer kasü emaiten düela, koda edo gidaraua eta gida-baimena zale ardiestez, gütiago beita pakatzeko. Hala, gidarauaren 3 egünez ikasteko parada eskentzen dü ere bai, bakantza edo opor egünetan. Bestalde, gazteak beren etxera txerka joaitea proposatzen dü.
Nicolas Duhaldeborde :

Akerbeltz izena garagarduarentako ezagützen balin badügü laster whisky marka bat bezala ere ezagütürik date. Haatik ez duükegü 2020a beno lehen txestatzen ahal. François Irola, Akerbeltz entrepresaren sorzalea Pariseko laborantxa erakusgian da, eta Maite Lepaille lankideak haren ebilbideaz aipamen bat egin dü. Xiberotik Azkainera joanez geroz hanitx handitü da entrepresa. Garagardu ekoizpena 3 aldiz biderkatu dü. Lanpostüen aldetik ere handitu dira, orai 5 enplegatü beitira urte osoan la egiten düenak. Dagün hilabeteetan lankiaren eremüa handitüko düe, eta lantegi berrian alkoholik gabeko edarien, bai eta ere Whiskyaren egiten hasiko dira. Garagardu motak ere emendatüko dütüe. Xehetarzünak François Iraolarekin :

Bürdüinia lantzen düan Ezpeizeko Jamboué entrepresa saristatürik izan da « Crédit Agricole » diharü-etxearenganik. Xiberoko "lehu" bat irabazi dü. Hugues Jamboué-k bere aitaren eta osabaren segida hartü dü. Laborantxako edo indüstriarentako eraikuntza metalikoak egiten jarraikitzen dü. Entrepresak düan arrakastaren ondorioz lanez gaintitürik dira. Biarnoan eta Xiberoan dütüe bereziki bere lankiak.
Hugues Jamboué :