- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 1789
Elkar entrepresak xede hanitx dütü
Alkarrekin eskolak eginik, alkarrekin pelotakan ari eta Xiberoan nahi bizi. Hona zertarik partitü den Jean Jacques Carriquiriborde eta Beñat Elkegarraiek sortü ELKAR entrepresa. 2005an hasi zirelarik, bi lagün balin baziren, egün 27 dira hor lanean ari. Entrepresa, hiru lan sailetan ari da : sistema konplexuen ingeniaritzan, fabrikazione eta integrazionean, eta metrologia industrialean. Hegazkingintzan dütü bere lan emaile haboxeenak. Haiti, lan sailak zabaltü nahi dütü ELKARek, hala nola robotikari lotzeko. Epe ertaineko asmüa litzate beren ekoizkin propioen asmatzea, fabrikatzea eta saltzea, hots asmatzetik hasiz, bürütik-bürü dena berek egitea.
Jean-Jacques Carriquiriborde :