- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 1783
Serrano entrepresaren bürüzagia kanbiatü da
Mauleko Serrano neguko xapina edo pantoufla egingia, arrahartürik izan da 2016. urte urrentzean. Arraharzalea ez da batere modaren mündükoa, bena honenbeste bat entrepresa joanarazi dütü jadanik, hala eraikuntzan nola aholkülaritzan. Bere xedeetarik bat internet-en bidez saltzeak goraraztea da. Serrano entrepresak 15 langile dütü, urtean 1.500.000 euroko saltzeak egiten dütü, 260.000 xapina saltzen dütüalarik, “charentaise” motakoak. Bere merkatüa Frantzia osoan hedaturik da.
Pinson jauna, entrepresa bürüa :