XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

« Automi enerjetikoa Eüskal Herrian », lelo hontaz gogoeta bat eramanik izan da Maulen, PNB/EAJ alderdiak antolatürik. Egürra, aize errotak, hur-argindarra, eki-argindarra edo ere biomasa aipatürik izan dira eta denak indarrak egiteko prest dira ahal bezain beste enerjia heben berean ekoizteko ! Gaüaldia baliagarri izan da I-ener ajentziaren ezagütza egiteko, enerjia berriztagarriak ekoizten dütü, berezitasün batekin, herritarrek parte hartzen ahal beitüe diharüztatzean. Kolektibitateekin lan egiten dü ajentziak eta herritarrek gogo honez parte hartzen düe egitasmüetan. Hendaia, Uztaritze eta Irulegin egingeiak bidean ezarririk iazn dira eta ajentziaren helbürüa lizate Eüskal Herriak behar düan enerjia güzia heben berean ekoiztea.
Bixente Uhalde, I-ener-eko langilea :

Indication Géographique edo Lürralde kokapena, lürralde baten aztaparra da, lürraldeko nahikünete batek sortarazirik, lürraldearen beharretarako. Atzo (2016/12/01) Maulerat agertü diren lürralde andana batetako mintzazaleen jakilegoek hori argi ützi düe. Bretainako harneltza, Limogeko portzelena ala Laguioleko nabele ezagützapen galtoak abiatü dira, jadanik zen jakintza batetarik. Ez da bortxan aisa izan, jüstoki jakintza horren batatik besteala igaranaraztea ez beita beti egin, ondorioa delarik langile formatüen edireiteko nekezia. Azpimarratzekoa den oharretan ere, IG batek ez düala politikalarien bürütik elki behar, ofiziokoekin adostü gabe, üdüriala Mauleko espartiñarentako sortü nahi den IGarekin abiatzen den bezala.
Jean Jacques Etxeberri Urdiñarbeko zinegotxia eta Jean Pelle Iriart Alozeko aüzapeza :


Beñat Elkegarai Mauleko zinegotxia :

Vincent Alazar Laguiole herriko aüzapeza :

Egüberriko merkatüa antolatzen dü berriz Urdiñarbeko Herriko Etxeko animazione batzordeak, dagün abentüaren 18an igantearekin. Jateko diren leküko ekoizpenak bai eta esküz egin ederlanak ere, zer nahi edirenen ahalko düzüe, Egüberriko besta horietan jateko edo oparitzeko. Saltzaileek bere leküak etxeki behar dütüe azaroaren 30a gabe email bat igortzez Urdiñarbeko Herriko Etxeala bena aitzin xehetarzünen ükaiteko deit dezakezüe 06 30 07 45 73 telefona zonbakiala. Abentüaren 18an igantearekin iraganen da beraz Urdiñarbeko Egüberriko merkatüa, egün orotan. Merkatüaz gain animazioneak badirateke, bai eta jateko eta edateko prunki ere.
Claire Orabe :

Egüberrientako Maulen egin erosketak!

Mauleko salerosleek, egüberriko animazio berezi bat plantan ezarten düe , abentü 1etik 24 ala arte. Salgia horietarik 48k parte hartzen düe eta sari andana bat eskentüko düe 20 egünez. Animazione hortan parte hartzen düen salgiek, apainketa berezi bat eginen düe eta orotarat 10.000 euro irabazten ahal dirate ; irabazleak izanen dira salgia bakoitxetan eta ürrentzean txotx egite handi bat antolatürik date. Bestalde, haurrentako, abentüaren 17 an, haurrentako arrestiri bat izanen da Maule Baita zinemategian, joküak, arrestiri askaria eta filma bat eskenturik izanen zaielarik. Hots, seküla beno haboro, Mauleko salerosleek xiberotarrer dei egiten deie, egüberriko erosteak egin ditzen Maulen !
Maritxu Carriquiriborde : 

Abentüaren lehenean, Maulen eginen da kolokio bat, Indication Géographique edo kalitate handiko mozkinaren ezagügarriaz. Frantziako esküalde desbardineko ordezkariek parte hartüko düe eta beren lekükotarzüna ekarriko. Frantzian ekoizten den hamar ekoizpenetan da Mauleko espartiña ; eta hortakoz IG delako markaren ardiesteko galtoa eginik izan da. Kolokioaren helbürüa da, erakustea beharrezkoa dela leküan berean dena ekoiztürik izan dadin. Mauleko espartiña egileekin ezadostarzün bat bada, zeren eta espartiña zola Bengladech-etik jinarrazten beitüe. Kolokioan parte hartüko düe, besteak beste, Bretainako Granit-a, Marseillako saboina, Laguiole-eko Nabela edo ere Ossau Irati sor marka ! Akitania Esküaldea, Maule-Lextarreko Herriko Etxea eta Xiberoa Herri Alkargoa dira antolazaleak. Hitzordüa, Maule Baitha zinegelan abentüaren lehenean arrestiriko 3 etarik 7ak arte !
Michel Etxebest :