XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

2016eko bakantza handietako argazki batAzken urteetan bezala, Larrazkeneko bakantzetan Xiberoa herri elkargoak inganio güneak proposatzen dütü. Bat alozen eta bestea Sohütan. Biak ürrietaren 20 etik 28 arte dirate, hots ostegünetik ondoko ostiralealat. Sohutako egonaldiaren gai nausia Hallowen date, Alozekoan mamuak eta piratak. Horren üngürüan antolatürik dirate tailer, eta beste hainbat aktibitate. Egonaldia arras elebidüna ez bada ere eüskarak bere leküa ükenen dü. 3 eta 12 urte artekoer zabalik da, eta prezioak etxekoen irabazien araberakoak dirate ; hola egünaren prezioa 2.5 eurotatik 15 eurotara joan daiteke. Xehetarzunak herri elkargoko arduradunarekin Nathalie Palmade :

Zortzi urte egiten dizü jadanik, Maialen eta Laurent Irigoyen, Ospitalepeko L’Auberge du Lausset ostatü jatetxea joanarazten düela. Leküko jenteak, astean kurtsean langileak eta aste ondarrez paseatzen direnak, edo üdan turistak, klientela zabalarekin lan egiten düe urte osoan. Maialen Irigoyen erran deikünaren araberan botzik dira, nahiz eta ez den beti aija, kargüer eta inbestizamentüer bürü egitea. Jatekoak, leküko ekoizpenekin adelatzen dütüe haboxienik, sasoko ekoizpenak lehenestez, eta ondorioz eskeintza ezbardina arrahinki proposatzen düe. Larrazken hontan, ürso jatea “kapuzin” maneran proposatzen düe ürrietaren 20etik abentüaren 18ala. Maialen Irigoyhen :

Peio Quihillalt, Jean Jacques Sallaberrenborde, eta  Jojo ClaydonHaragiaren pikatzeko atelierra Sohütan eraikiko düala baieztatü dü ostiralean egin zen biltzar nausian Axuria kooperatifak. Xedea, Mauleko hiltegiari lotürik egiteko asmoa bazen ere, Xiberoa Herri alkargoa eta hiltegiko ardüradünekin ezin akomatüz, kooperatifak beste bide baten hartzea deliberatü dü. Inbestizamentüa millioi eterdi eurokoa izanen da, lanak dagün urte hatsarrean hasiko dira eta 2017 ondarreko ürrentürik izan behar lirateke.
Peio Quihillalt Axuria-ko lehendakaria : 



Don quichosse Mauleko espartiña enpresak jabe berri bat badü. Maulen heinean enpresa ttipia da, langile bat, 12 dendarisa, 20 000 espartina egiten dütüe urtean berrezitarzün batekin: espartina enpresa bakotxa da bere espartiñak oro egiten dütüan esküz. Ber filosofian jarraiki nahi dü jabe berriak hats berri bat emaitez enpresari bere ebilbideari eta bere ideien esker. Ürratsak jarraikitzen dütüe espartiñaren egiteko esküz leheneko mudan eta horren dela medioz ere enpresa bizien ondarrearen labela kausitü dü. Igan neskenegünean bortak zabaltü beitütü.
Beñat Larrory lankidea han günüan :

Bi urteko dendari ikasketak egin ondoan, Sophie Oihenart Mitikiltarrak, “La Cabane” haur eta nerabeentako magasi bat zabaltü dü Maulen. Sophie Oihenart :