XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Ligiko hur zentralak 100 urteak ospatü dütü !

1918 an sortü zen , elektrizitate beharra zelakoz Pirenoetan ! SNCFak enerjia hori baliatu züan treinen kurriarazteko eta ondotik ,SHEMak erosi züan zentrala. Egün, Ligin, 60 000 bizizale den hiri baten elektrika ekoizten da eta 11 lan postu bada. Üngüramen sailan legea geroago eta zorrotzago da eta kasü egin behar düe hurra nola baliatzen düen. Obra handiak egiten ari dira mementoan , 5 miliu euro kostatzen düe, besteak beste odi handi bat berritzen ari dira. Entrepresaren ezagütza egiteko joan gira Jean Pierre Larrandaburu langilearengana :

Xiberoak geroago eta arrakasta haboro badü!

Uda hontako denbora txarrak turistak barnekaldealat jinarazi dütü ; goizegi balinbada orano bilan baten egiteko, Xiberoan jente hanitx jin da Kakueta ,Oltzarte eta Mauleko Espartina enpresen bisitatzera. Erran behar da ere ; xiberoalat turista haboroxenak jiten direla egün bakar baten igaitera eta ¨hau baliatzen düela ahal bezain beste güne ikusteko. Bestalde, Mauleko gaztelüan egin diren bisitek marka güziak gaintitü behar lütükie. Esperantxa bada orano sasua lüzatüko dela larrazkeneala, iragan urtean seteme eta ürrieta ederrak izan ziren eta jentea izan zen bereziki 3 gerren adinetakoak. Maite Hontas Erbin Turisma bülegoko langilea :

Oroc bat saltegi berri bat

« Oroc bat » izeneko enpresa, pate eta urdanki egileak saltegi berri bat estrenatü dü astelehen hontan. Lüzaz Bildozen ber günean batürik, orai beren eraikuntza berrian sartü dira administratiboko langileak bai eta saltegi berriaren langilea. Saltegi hortan, oroc bat enpresaren ekoizpenak edirenen dira prefosta bena ere leküko ezti edo ardo bezalako ekoizpenak. Oroc bat 1965an sortü da eta 22 langile badütü Parrel jauna Oroc bateko züzendaria:

Xiberoan lau "co-working" güne dagün hilabetetik aitzina

Xiberoan 4 co-working edo lan gune partekatu zabalduko dira ondoko hilabeteetan. ODACE egiturak bultzatutako gogozketetan gogo hori elki beita, xedearen eramaiten ari dira Atharratze, Barkoxe, Irabarne eta Sohütan. Bakotxak bere xedea bere beharren arabera eramanen du, bena erraiten ahal da 4 guneetan internetendako fibre optika badatekila. Xehetarzunak emaiten deizku Benat elkegarai Odace-eko lehendakariak: Benat Elkegarai:

Haurtzain etxe bat Ezpeizen setemetik goiti!

Dagün setemean haurtzain etxe berri bat zabaltüko da Ezpeizen. Julie Haristouy eta Félicia Martingorena bi haurtzain gazteek bi haur etxekitzen ahalko dutue bakotxak eta 6 hilabeteren bürüan bakotxak haur bat haboro begiratzen ahalko dü. Setemearen 4ean bere bortak zabaltüko dütü : Felicia Martingorena eta Julie Haristouy :