XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Elür lümak Xiberoko zelüan

Eüskal Herriko beste günetan bezala elür egin dü goiz hontan. Ikasleen biltzeko autobüsak ezeztatürik izan dira eta pettarean hala ere autoz hainbat aise kurritzen ahal zen. Bortü altean aldiz zailtarzün haboro izan dira, bereziki Oskaxeko lepoan, kamioi bat bidean trebes jarri beita. Johañe Etchebarne Atarratzeko laborari :


Jean Marc Bencoechea Larraineko aüzapeza :
Bortüetan, Ihizteka gibel joaiten da aldiz turismoa gora

Xiberoko bortü botingoa xede nausiak presentatü dütü ; horietan ihizekako lepo eta kabanen inkanteen antolatzea (3 urtetarik egiten den bezala) eta Iratiko etxola günean berritze lanen jarraikitzea. Bortü botingoa hontan 43 herriek parte hartzen düe eta nausiki bortüko aktibitateak kudeatzen dütü : laborantxa, ihizteka, turismoa eta bideak. Azken urteetan ihizteka apaltü da , ihizlariak gutitzen ari direlakoz , haatik Iratiko aktibitatea azkarki emendatü da kasik urte osoan, aste ondarrez etxolak beterik dira. Parke natural xede bat bada eta gogoetan parte hartzen dü sindikatak, dagün larrazkenean xedea presentatüko da Akitania berriko kuntseiluan. Jacques Barreix :


Sebastien Indagallur Iratiko eramaile berria :
Entrepresa baten sortzea jentarte bermearekin

Azken urteetan "autoentrepreuneurgoa" hanitx hazi bada, estatüto hori ez da abantailaz beterik. Aldiz, CAE edo Coopérative d’Activité et d’Emploi estatütoa haütatzez, bere entrepresa sortzen ahal da bena langile bermea ükeitez. Audela, lagüngoa bat ükeiten ahal da, administrazione sailean ala beste. Haatik, estatüto hau güti baizik ez da erabilik, ez baita aski ezagütürik. 2015ean igaran den lege batek CAEa ezagütü dü ofizialki. Xehetarzünak Sandrine Lacorne SCIC Interstices-eko züzendariarekin; hau delarik Frantziako lehen CAE-etarik bat:

Odace izeneko alkarteak 165 entrepresabürü biltzen dütü

Bere eginkizün nausietan da entrepresen lagüntzea, izan dadin dozierren betatzeko ala formakuntza eta animazioneen proposatzeko. Entrepresabürüen arteko harremanak indartzen dütü ere. 2017ko abiatü den xede nausietan, entrepresa eta ekonomia orrokorrago ikusten da. (Erranaldi hau, egiazki, ez diat enetelgatü…) Hala, "coworking" güneen antolatzea aipatzen da Xiberoko herri desbardinetan: Barkoxen, Atarratzen, Sohütan eta Irabarnen. Lantegietako bürüenganik entzüten den ohar bat da halere, langile eskaza senditzen dela, Xiberoko entrepresetan lan egiteko Beñat Elkegarai alkarteko bürüa :

Berotzeko egürraz ikastaro bihar

Iraurgeietarako egür ezapaletzaz eta egürraz goizalde bat proposatzen deikü Eüskal Herriko laborantxa kanberak, bihar, goizanko 09:30etarik egüerditara Gamarteko Uhartea etxaltean. Etxalteko egürra, etxearen berotzeko edo hur beroaren egiteko nola hobeki baliatzen ahal den, zer tresneriekin, eta zer teknika erabiltez, bai eta behitegian edo artegian egür puxkak nola erabilten ahal diren lastoaren ordez, erakutsirik date goizaldean, berezilari edo espezialista desbardinen parte hartzearekin. Parte hartzeko deitzen ahal da 05 59 37 18 82 telefona zonbakiala. Joana Hoqui EHLGko langilea: