XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Urdinarbeko herriko ostatüa ostirale hontan arrazabaltüko da

Lanbaran bizi den Michel Zavalak du arrahartzen, Urdiñarbeko herriko ostatüa. Mündüan gainti ebilirik eta üsü sükaltari gisa lanean erauntsirik, jangei desbardinak proposatüko dütü astebürüez. Aste gorritan, goizanko 08:30etarik arrestiriko14:00ak arte zabaldurik date eta, behar baldin bada, egüerditan jangei sinpleak eskentüko dütü. Joküetzaz gain, piano bat ere ekarri dü, nahiantak oro aritzen ahal direlarik honekin. Michel Zavala:

Barnekaldeko ekonomiaren süstatzeko hitzarmen bat Eusko monetaren eta Pays Basque au Coeur batarzünaren artean

Ipar Eüskal Herri barnealdeko ekonomiaren builtarazteko, 'Pays Basque au cœur’ batarzünak eta ‘Euskal monetak’ hitzarmen bat izenpetü düe. Hamar urtez, 'Pays Basque au cœur' alkartearen ‘Opari xeken’ bidez, 4 milio euro beno haboro eskentürik dateke. Oraitik aitzina, opari xeka horik euskoz pakatzen ahal dirate. Audela, opari xeka horik legar eta karga sozialetarik kanpo dira, beraz entrepresabürü eta langile ororentako lansari haborokinak beno interesgarriago dira . Hitzarmen hori ere 'Pays Basque au cœur’ batarzünaren eta Euskal monetaren barnealdean haboro hedatzeko manera bat da. Euskoa, frantziar eresumako leküko moneta azkarrena da ; 700.000 eusko trükatzen dira Iparraldeko 600 salgünetan. Claire Orabe 'Pays basque au coeur’ batarzüneko langilea

Xiberoko Turisma Bülegoak webgüne berri bat badü !

Urte berriarekin webgünez kanbiatzea erabaki dü Xiberoko Turisma Bülegoak, Ipar Eüskal Herriko beste lürraldetakoak bezala. Zaharberritürik izan da eta beste turisma güneekin edükiz partekatürik. Horrek erran nahi dü alkarlan bat eraman düela, bai webgünearen sortzeko bai eta honen edükiz hazteko ere. Hola, datü base edo ‘base de données' delako bat badüe alkarrekin, informazionen hobeki partekatzeko. Webgünearen ezagützeko, 4 pertsonaje sortü dütue, 4 sail desbardinen irüdikatzeko. - Naiak mendia eta izadiarekin lotüra düana oro presentatzen deizkü (ebilaldiak, kirolak inganioak…) -Peiok hondarea esplikatzen deikü. -Imanolek jangüneak aipatzen deizkü - Eta Maitenak, bere amarekin batean, taldeko elkaldiak zerrendatzen dütü. Webgune zaharrean agertzen den agenda eta beste ezagügarrietaz gain, lo egiteko leküak erreserbatzen ahal dirateke Xibero osoan, webgüne hortarik. Xehetarzünak Maite Hontas-Erbin Turisma Bülegoko langile eta webgunearen joanarazlearekin:

Agerriako jatetxea zabalik

Bederatzü kanbera alokairatzen dütüe üztailaz geroztik, eta horier gehitüko dira beste 9 barantailatik aitzina eta üztailan berriz ere beste 9, orotan 27 kanberatara heltzeko üda hatsarrean. Oraikoan, Agerria hotelari gehitzen zaio tresna eder bat, hots jatetxe gastronomiko batekin. Agerriako webgünealat hüllantzen ahal zidee habororen jakiteko. Patrick Gauyacq Agerriako züzendaria :

Urtean 4.000 bisitalari Mauleko gaztelü zaharrean

Bisitatze horien parte bat, ‘Gaztelüaren adiskideak / Les amis du chateau' alkarteak antolatzen dütüan bisitetan sartzen dira. 2017ko ondorioztatzeetan ere, « Les Guérisseuses » arrakasta handiko ikusgarrria ere aipatzekoa da, aldikal beterik beitzen üdako elkaldietan. Arrakasta horrek süstatürik, antzerki ikusgeiaren arra-emaiteko xedea geia bada Maule-Lextarren berean, bai eta Deux-Sévres eskualdeko Mauleon herrian ere. Halaber, Lehen Mündü gerlaz, beste ikusgarri baten plantan ezarteaz pentsatzen ari dira alkartekoak. Orohar, lagüntzale edo kide eskazetik kanpo 'Les Amis du Château' alkartearen geroa zohardi da. Joel Larroque alkartekidea, biltzar nausiaren ondotik: