Xiberoko bortü botingoa xede nausiak presentatü dütü ; horietan ihizekako lepo eta kabanen inkanteen antolatzea (3 urtetarik egiten den bezala) eta Iratiko etxola günean berritze lanen jarraikitzea. Bortü botingoa hontan 43 herriek parte hartzen düe eta nausiki bortüko aktibitateak kudeatzen dütü : laborantxa, ihizteka, turismoa eta bideak. Azken urteetan ihizteka apaltü da , ihizlariak gutitzen ari direlakoz , haatik Iratiko aktibitatea azkarki emendatü da kasik urte osoan, aste ondarrez etxolak beterik dira. Parke natural xede bat bada eta gogoetan parte hartzen dü sindikatak, dagün larrazkenean xedea presentatüko da Akitania berriko kuntseiluan. Jacques Barreix :
Sebastien Indagallur Iratiko eramaile berria :