Aste ondar hontan lehentze Iratik bere ski edo lerratzeko güneak zabaltuko dütü Erran behar da lehentze düela sasu hontan behar den elür heina horien zabaltzeko 3 pista 3 hein desbardinentako. Aijenetik gaitzialat : berde, urdin eta beltz, nahiz eta ez den egiazko zailtarzünik Sasua ontsa abiatü zaiela ere azpimarratzeko da, etxolak beterik ziren eta aspaldidanik agitü ez zena : eguberriz elürra bazen. Gaüko ebilaldiak elürrean proposatüko dütüe aste ondar hontarik aitzina neskenegün gaüez. Izenaren emaiteko 05 59 28 51 29. Xehetarzünak Josy Arrosagaray-ekin :
![Iratin gaüko ibilaldiak ere proposatzen dütüe!](/media/plg_jspeed/cache/images/b1a5af2eeff5a8b4e6bf21163c3f66d446cc0f05.jpg)
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 1546