PNR Esküaldeko parkeaz mintzatzeko bilküra eztabaidatsüa izan da !
20 bat jende bildü dira Mauleko zerbütxü güneko IRATI gelan iragan neskenegünean, PNR eraiki nahi den park natüralaz mintzatzeko.
Eüskal mendiaz axolatzen den Andde Sainte Marie esküaldeko kontseilariak züan bilküra hori animatzen.
Sortü nahi den park natüralaren eremüak 111 herri honkitzen dütü, Santa Grazi mendi aldetik, Biriatuko kostaldealat.
Larrañeko auzapeza den Jean-Dominique Iriartek esküaldeko parkaren abiapüntüa lejitimitate/zilegitarzün mentsez ikusten dü.
PNR eremüko herriak edo herritarrak hatsarretik hitzartü behar zirela azpimarratü dü, herri alkargoako ordezkariak direlarik gidantzako parte hartzaileak izan.
Andde Sainte Marie kontseilariak PNR esküaldeko parke horren xarta/legedia eta gobernantza dagün urtetik goiti erabakiko dela jakinarazi dü. Demokrazia parte hartzaile baten bidez eginen delarik.
Amaia Patalagoityk bilküra jarraiki dü: