- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 3834
IGP bat Euskal Herriko oihalentako
"IGP- Identifikatze Geografikoa Zaintürik" delako markan, “Euskal Oihala” IGP baten sortzeko gogoetak abiatü dira berriki. Kanpotik jiten oihalen saihesteko eta leküko ekoizpenaren builtarazteko, Frantses Gobernüak elikadürako ekoizpenaz gain, manufakturakoer zabaltü nahi dü IGP bezalako ezagütpena. “Euskal Oihala” gisan ezagütürik diren oihal franko saltzen dira turister bena horietarik güti baizik ez dira heben ekoiztürik. Donapaleüko Ona Tiss enpresa, heben baratzen den ekoizle bakarrak, kanpotik ekarririk kalitate eta prezio apaleko oihalen konkürentzia salatzen dü. IGP baten sortzeko ürratsa süstengatzen dü eta esperantxa dü gobernüak egitasmüa bürüala artino eramanen düala.
Entzün Maialen Pondaven Hourcade ONATISS enpresako ardüradüna :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)


Krisa egoera izanik ere, bildüma baikorra egin dü INTERFACE alkarteak maiatzeko biltzar nausian.
EPFL eta Kontseilü Orokorrarekin, Xiberoko lürren zerrenda estüdioa eraman dü Xiberoa Herri Alkargoak. Lan honek
Xiberoko garapenaren zerbütxüko, Lürraren Politika finkatzeko ürratsetan da Xiberoa Herri Alkargoa.
Xiberoa Herri alkargoak bere garapen ekonomikoaren arduradün berria dü.