XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Bil Ta garbi zindikateko animazailek, larrazkeneko bilkürak bedatsealat aitzinatü dütüe. Urte oroz, informazione eta oharren biltzeko xiberoko ondarkinen kudeatzeaz, bilkürak antolatürik dira xiberoko herri ezberdinetan. Aitzinatze hau horra da, kexa hoilietan bitria ez beitate haboro bildürik üztailatik harat. Beste aipageietan, ondarkinen biltzeaz püntü bat eginen da, ondarkinak zer bilakatzen diren, gütitzeko eramaiten diren ürratsak eta beste. Hitzordüak dira apirilaren 2an arratseko 19.00tan Mauleko Zerbütxü günean, 4an Atharratzeko Etxahun gelan 19.00tan, apirilaren 8an Urdinarben 20.00tan Herriko gelan eta azkena 9an Barkoxen arratseko 20.00tan Patronaje gelan.

Entzün Maite Davant Bil ta Garbiko animazailea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

2 miliu euro igaranik inbestizamentü eginen dütüe turisma sailan Xiberoa Herri Alkargoak eta Basabürü-Barétous SIVU delakoek. Lehenik «Ahotik Beharriala» turisma sailako informazioen zabaltzeko sare bat eraikiko da, lürraldean 50 bat pantaila ezartez güne turistikoetan. Bigerrenik, sarea Atharratzen osoki berritüko den «Elissetche» Turisma Etxetik küdeatü eta elikatüko da. Turisma Etxean batzarriaz gain, langileen bülegoak edirenen dira. Hirugerrenik, Turisma Etxean, erakusgüne handi bat zabaltüko da. Bertan, Claude Labat Lauburuko kidearen partaidetzarekin sortüko den "Euskal Mitologiaz erakuska eszenografikoa" ikusten daiteke. Azkenik, Turisma Etxeko gibel aldeak berantolatüko dira, aparkagiak egitez eta berde güneak sortzez. Lanek aurten hasirik 2016 artino iraünen düe.

Entzün Yannick Levade Herri Alkargoan den turismako teknikalaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

"Geroko Enplegüak" edo «Emplois d’avenir» delakoek ez düe Estadoak esperantxa züan arrakasta. Hortarako, Laneko Züzendaritzako ordezkariak Herri alkargoak bezalako institüzioen ützülüa egiten ari dira, haütetsier xüxenka informazioaren igaranazteko. 2013ko Estadoak 690 "Geroko enplegüak" sorazteko helbürüa dü departamentüan bena mementoko %10a baizik ez dira gaüzatü. "Geroko Enplegüak", egitüra püblikoer eta alkarteer züzentzen dira, diplomarik gabe diren 26 urtez peko gazteentako. Hiru urte iraüten ahal dira eta formakuntza plana eskentü behar zaio gazteari. Estadoak soldata gordinaren %75a bere gain hartzen dü.

Entzün  Jean-Marc Baranthol Xiberoa Herri  Alkargoako ordezkaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Jean-Michel Trognon Laneko Züzendaritzako ordezkaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xarrikota-Peko "Mendixka" ondarkintegi günean lanak hasi berri dira. Auzi bidetako baimen haidürü egon dira Bil ta Garbikoak lanen hasteko. Hots, martxoaren 26an segürtarzün osoz hasi dira, lanen üngürüan ez beita beste ele egiterik izaten ahal. Orai arte bezala jarraikiko düe, lanen aitzinamentüetaz komünikatzen eta Eüskal-Herriko ondarkinak Senpere eta Girondako ondartegietan bildüz 2014ko setemere arte, non esperantxa düen bi ondarkintegien plantan ezartea.

Entzün Alain Iriart Bil ta Garbi Zindikateko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoko ekonomiaren garatzeko nahikünte azkarra agertzen da Herri Alkargoaren 2013ko aitzinkontüan. Kasik 8 miliu euro funkzionamentüan eta 3 inbeztizamentüan, gastüen %22a ekonomia garapenako ezaririk da. Miliu bat euro "Lantegi Mintegian" eta enpreser alokaidatzeko izanen diren 4 eraikuntzetan ezariko dira. Aldiz, 460 000 euro izanen da, leheneko ISPAC lantegiaren erosteko. Bi lantegi interesatürik agertzen dira eraikin hortan plantatzeko, CAOSO kooperatifa, aragi puxkakatzeko lankia baten egiteko eta beste enpresa bat zoinen izena ez den oranokoan zabaltü behar. Beste xede franko lagüntürik izanen dira, horietan Atharratzen eginen den "Turismoaren Etxea" eta “Ahotik beharriala” turisma sailako informazioaren zabaltzeko sare nümerikoa.

Entzün Mixel Etxebest Xiberoa Herri Alkargoako Ekonomia batzordeko bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)