- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 2755
Santa Graziko La Verna ezagüpen eskasa dü.
Sasoi txarra izan da Santa Graziko La verna leizearentzat. Bijiten kopüra ehüneko hamahiruez apaltü da, leizearen ardüradünen araberan, alde batetik sartzea kario beita (17€) eta bestetik La Verna ez beita aski ezagütüa. 2010ean zabaltü zen leizearen bijita, hiru urtez gogoeta eta antolaketa lanak egin ondoan, Santa Grazi, Arette eta Aramitze herrien artean joanarrazirik delarik. 2010 ean hamabi mila bijitariekin ontsa abiatü zen bena geroztik ez dira heltü zenbaki hortarat eta aurten mila hiruehün jente gütiago izan da. Dei adarra jo düe günearen joanarazleek, eta negü hontan berean sos txerkatüko düe kapitalean sartzeko eta lan profezional bat eramanen La verna-ren hobeki ezagütarazteko.
Jean François Godart La Vernako ardüradüna :


CLEJ (Comité Local d’Epargne Jeune) delakoak Xiberoan sortüz geroztik, gazteek builtarazi dütüen berogei ta hamahiru xede lagüntürik izan dira. Düdarik gabe alkartarzüna ebilten da Xiberoan, eta jente hanitx mobilisatzen da beti, izan dadin gazteek ala emazteek dütüen enpresa sortze xedeen lagüntzeko. Iragan ostirale gaüan 5. eta 6. CLEJ delakoen biltzar nausia egin zen Irabarnen. Biak ürrentürik dira orai, eta 2015ean 7. Bat sortüko dela baieztatürik izan da karia hortara. CLEJ delakoen printzipioa da, interes gabeko sos zama baten prestatzea enpresa sortzaile gazte bati.
Internetaren zabaltzea zuntz optikoaren bidez Xiberoan aipatü zen, Xiberoa Herri alkargoako azken biltzarrean. Departamentüko Konseilü Orokorrak builtarazten düen xedea presentatü züan Jean Louis Domecq konseilariak. Teknologia mailan zuntz optikoak ekartzen düan aitzinamentüa azpimarratü dü, eta kario elkitzen bada, bi mila euro lotüra bakotx aipatzen da, sos lagüntzak ere izanen direla ohartaratzi dü. Internetaren zabaltzea haatik ez da oraino Herri Alkargoaren eskümena, hortarako Xiberoko herriek erabaki beharko düe eskümena üzten deionez alkargoari.
Ludovic Dumaine, Mauleko Belzüntze aüzoko okinak, Herriko ogiak proposatzen dütü düala aste zonbait jadanik. Harekin, kasik 40 bat dira Ipar Euskalherrian, Herriko ogia egiten eta eskeintzen dütüen okintegiak.
Senpereko