XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Hedabide berria baten sortzeko bilküra arrats hontan Maulen.

Joan den abentüaren 21ean, Euskal Herriak, "Le journal du pays basque" bere kazeta galdu züan. Kazetaren langile ohiek, komünukabide berri baten sortzeko ürratsetan dira üda atsarreaz geroz. Bilküra püblikoak egiten dütüe, xedea herritarekin gogozkatzeko eta sos biltze kanpaña baten eramaiteko. Oraino lagüntzaile eskasean beitira, Xiberotarrer dei egiten düe eta bilküra bat antolatzen düe asteazken hontan, irailaren 24ean, 18:30etan Mauleko zerbütxü günean.
Battitta Guiresse :

Hamabi urteko aktibitatearen ondotik, Euskal Herriko Kazeta ez da haboro hor bere irakurleen informatzeko, Euskal Herriko eztabaida handien ezagützen lagüntzeko, eta jendeari horietan parte-hartzeko paradaren emaiteko. Euskal Herriko Kazetaren desagertzeak xede, iniziatiba eta jende hanitx bozik gabe ützi dütü. 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan