Senpereko Suhari enpresak, adar bat zabaltü dü berriki Maulen. Sükaltea, « Tissages du saison » enpresa ohiaren lokal batean egin dü, eta orotara 300 000€ inbeztizamentü egin dü. Apaidüak egiten dütü, enpresa, eskola, edo alkarte bezalako kolektibitateentzat. Sor daitekeen merkatüa aski handi izaiten ahal beita egin da Xiberoaren haütüa eta üdürüala, ontsa aitzinikusi züan, jadanik zazpiehün aipadü egiten beidira egün oroz. Lau langile dira lanean eta Jerôme Ubiria enpresa bürüak pensatzen dü, garapena hola jarraikitzen bada beste zonbait hartüko düala. Ahalaz, leküko ekoizpenak erabili nahi dütü eta jadanik, Xiberoko laborari zonbaitekin harremanetan sartü da.
Jerôme Ubiria :
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 2194