Ludovic Dumaine, Mauleko Belzüntze aüzoko okinak, Herriko ogiak proposatzen dütü düala aste zonbait jadanik. Harekin, kasik 40 bat dira Ipar Euskalherrian, Herriko ogia egiten eta eskeintzen dütüen okintegiak. Uztartu Clusterean sortü den desmartxa hontan, Amikuze, Iholdi eta Bidaxüne kantonamentüetako dozena bat laborariak engaiatürik dira gariaren ekoizteko, 2012/2013 kanpañan 40 bat hektare erein izan ziren eta Uztarritze eta Mauleko bi eiherrek irina egiten düe. Laborariak, eiherrazainak eta okinak, desmartxa berean hainbat ürrats egin dütüe alkarrekin, bakotxaren egin beharrak zehazten dütüan arrautegiaren finkatzeko. Herriko ogiak ezautgarri bereziak dütü eta ogi arrunta beno karioxeago bada ere, bere erosleak dütü. Konsümitzaileek preziatzen düe Herriko ogia eta okinek beren ofizioa baloratürik ikusten düe.
Ludovic Dumaine Mauleko okina :