Laborantza politika baten eraikitzeko xedez, Xiberoa Herri alkargoak, larrazken hontan eta dagün urtean eginen den alkarikusaldi eta eztabadakatze ziklo bat abiatüko dü.
Azken urte horietan, laborantxa gibel egiten züala ikusirik eta laborantxaren garrantzia ekonomian kontütan hartürik, haütetsiak, laborantxa mündüa eta jentartea mobilizatü nahi dü.
Hortarako hiru ürratsetako desmartxa bat builtarazten dü herri alkargoak. Lehen hitzordüa ürrietaren 3an Irabarneko gaztelüan finkatürik da. Goizeko 9.30etarik harat, Xiberoko laborantxaz, Kanaldidek egin film dokümentala ikusten ahalko da. Ondotik beste lürraldeetako haütetsi eta xede eramaileen lekükotarzünak badirateke, Safer egitürak eta Departamentüko Laborantxa Ganbarak, transmizioaz egin diagnostika presentatüko da, Etxelab dispositiboaren aurkezpena eginen da eta eztabada batekin ürrentüko da goizaldia.