Xiberoko laborantzaren geroa, jente hanitxen arrenküra dela frogatü da, neskenegün goizan Irabarneko gaztelüan iragaiten zen biltzarrako parte hartze haundia ikusirik. Laborari gazte, ez hain gazte, emazte, haütetsi ala herritar, 200 bat jente hüilantü zen. Eztabadak lekü haundia hartü züan eta lürra, instalazioa, transmizioa, Mauleko hiltegia baita ere laborariaren errebenioa bezalako problematikak jorratürik izan ziren. Orohar, laborantzaren geroa ez dela bakarrik laborarien arrenküra azpimarratürik izan zen eta aterrabideak laborariak eta jentartea mobilizatüz atzamanen direla gehitürik izan zen. Neskenegüneko biltzarra Xiberoa Herri alkargoak lüzatürik lehen hitzordüa zen eta oso emankorra izan zen. Ondoko sei hilabeteetan gogoetak jarraikiko dü, kooperatifa, Cuma eta beste laborantzako egitürekin eta 2016eko bedatsean proposamenak eginen dütü alkargoak, laborantza politika baten zütik ezarteko.
Mixel Etxebest alkargoako presidentordea :
Dorothée Nabarra, Bettan Hoki, Mattin Arhantzet laborariak :