Mauleko Xübükota haurtzain etxea hasirik da eta azkarki! Jadanik 7 haur ebilten dira, osoki eüskaraz den Mauleko haurtzain etxe bakotxian. Marion Cazenave eta Luxi Agergarai 2 haurtzainek beren onharpena üken düe, hola 2 hilabete eta 3 urte arteko haurrer batzarria egiten ahal düe. Haurtzain bakotxak 3 haur zaintzen ahal dütü aldian.Oranokoan 7 haur badütüe bena Haurrak ez direlakoz egün oroz horra, lekü batzen da interesatürik direnentako.
Bestalde, beren sos lagüntza kampaña igandea arte zabalik da eta beren 3000 euroko helbürüa kauxitürik düe.
Xübükota haurtzain etxea hobeki ezagützeko goazen bijitaren egitera Ximunekin:
Haurtzain etxea goizeko 7.30tarik arrestiko 6ak 30tara zabalik dela. Haurtzainekin harremanetan sartu nahi bazide horra beren telefono zenbakia:
MARION : 06.30.07.13.80
LUXI 06.32.62.61.47


Interface alkartearen borta zabalak ziren neskenegünean Maulen. Parada hortan, aspalditik lanik gabe lagüntzen dütüan alkarteak bere langileen azken lana presentatü eta aitzinean ezari nahi züan: kartuzko mübleak.
Dagün 6 urteentako bülegoa finkatü edo arraberritü dü Pettarreko arrantzükarien alkarteak. Presentatü direnak oro haütatü edo honartürik izan dira.
Euskal informatika enpresa berri bat bada Maulen, ürrietaz geroz. Donibane Garazin lehen saltegi bat zabaldü ondoan, Euskal Informatikak bigerren bat zabaldü dü Maulen. Beren xedetarik bat da barnekaldean lan egitera eta bizitzea. Eta barnekaldean izanki, zerbütxüa fite ekarten düe; egünean bertan enpresentako eta egün bat edo bi egün barne haboxienetik pribatüentako.