XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Ludovic Dumaine, Mauleko Belzüntze aüzoko okinak, Herriko ogiak proposatzen dütü düala aste zonbait jadanik. Harekin, kasik 40 bat dira Ipar Euskalherrian, Herriko ogia egiten eta eskeintzen dütüen okintegiak. Uztartu Clusterean sortü den desmartxa hontan, Amikuze, Iholdi eta Bidaxüne kantonamentüetako dozena bat laborariak engaiatürik dira gariaren ekoizteko, 2012/2013 kanpañan 40 bat hektare erein izan ziren eta Uztarritze eta Mauleko bi eiherrek irina egiten düe. Laborariak, eiherrazainak eta okinak, desmartxa berean hainbat ürrats egin dütüe alkarrekin, bakotxaren egin beharrak zehazten dütüan arrautegiaren finkatzeko. Herriko ogiak ezautgarri bereziak dütü eta ogi arrunta beno karioxeago bada ere, bere erosleak dütü. Konsümitzaileek preziatzen düe Herriko ogia eta okinek beren ofizioa baloratürik ikusten düe.
Ludovic Dumaine Mauleko okina :

Internetaren zabaltzea zuntz optikoaren bidez Xiberoan aipatü zen, Xiberoa Herri alkargoako azken biltzarrean. Departamentüko Konseilü Orokorrak builtarazten düen xedea presentatü züan Jean Louis Domecq konseilariak. Teknologia mailan zuntz optikoak ekartzen düan aitzinamentüa azpimarratü dü, eta kario elkitzen bada, bi mila euro lotüra bakotx aipatzen da, sos lagüntzak ere izanen direla ohartaratzi dü. Internetaren zabaltzea haatik ez da oraino Herri Alkargoaren eskümena, hortarako Xiberoko herriek erabaki beharko düe eskümena üzten deionez alkargoari.
Dominique Boscq alkargoako presidenta :

Joan den abentüaren 21ean, Euskal Herriak, "Le journal du pays basque" bere kazeta galdu züan. Kazetaren langile ohiek, komünukabide berri baten sortzeko ürratsetan dira üda atsarreaz geroz. Bilküra püblikoak egiten dütüe, xedea herritarekin gogozkatzeko eta sos biltze kanpaña baten eramaiteko. Oraino lagüntzaile eskasean beitira, Xiberotarrer dei egiten düe eta bilküra bat antolatzen düe asteazken hontan, irailaren 24ean, 18:30etan Mauleko zerbütxü günean.
Battitta Guiresse :

Senpereko Suhari enpresak, adar bat zabaltü dü berriki Maulen. Sükaltea, « Tissages du saison » enpresa ohiaren lokal batean egin dü, eta orotara 300 000€ inbeztizamentü egin dü. Apaidüak egiten dütü, enpresa, eskola, edo alkarte bezalako kolektibitateentzat. Sor daitekeen merkatüa aski handi izaiten ahal beita egin da Xiberoaren haütüa eta üdürüala, ontsa aitzinikusi züan, jadanik zazpiehün aipadü egiten beidira egün oroz. Lau langile dira lanean eta Jerôme Ubiria enpresa bürüak pensatzen dü, garapena hola jarraikitzen bada beste zonbait hartüko düala. Ahalaz, leküko ekoizpenak erabili nahi dütü eta jadanik, Xiberoko laborari zonbaitekin harremanetan sartü da.
Jerôme Ubiria :

Lehen ondarkinak sartu dira astelehen hontan, irailaren 22a, Xarrikotapeko Mendixka ondarkintegian. Bil ta garbi sindikataren xedea da, 17 miliu euro koste dü eta 75 000 jenteen ondarkinak tratatüko dira. Amiküze, Bidaxüne, Garazi, Baigorri, Saliese, Xalbaterra, Xiberoa eta Oztibarreko 178 herrien ondarkinak ekarriko dira, 20 000 tona. 7 jenteek joanaraziko düe günea eta ondarkinen parte bat laborantxan erabilteko hongarri bilakatüko da. Gora behera franko izan ondoan herrian, azkenean bazterrak anpletü dira eta herriko etxearekin harremanak abiatü dira.
Dominika Boscq Bil ta Garbiko presidentordea :


Andoni Tellier Mendixkako ardüradüna :