XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Eüskararen presentzia eta erabilpena, teknologia berriak bezala, kontütan hartzeko nahiküntea erakusten düe Xiberoko komerxantek, geroago eta haboro. Hortarako Euskararen Erakunde Püblikoako teknikalaria kümitatü züen berriki egin zen Xiberoko ofiziale eta komerxanten batarzünaren biltzar nausian, erakunde püblikoak ekartzen ahal düan lagüngoaren esplikatzeko. Euskoa, Euskal monetaren erabilpenaren garapena ere begi honez ikusten düela ere azpimarratürik izan zen biltzarrean. 2014. urteaz bilan baikorra egin zen eta 2015a hontako bi animazione berezi antolatzeko asmüa düe, lehena, üztailan Xiberoan iraganen den Frantziako ützülüari lotüa eta bigarrena braderia modükoa, grane hüste batekin alkartürik.

Aurelie Lartigue alkarteko presidenta :

Xiberoko hamar gazte Hegoaldealat, eta bost Hegoaldiar Xiberoalat, hau da Azia elkarteak eta ODACE, Xiberoaren ekonomiaz ardüratzen den egitürak bidealatü nahi düen ürratsa. Ürrats honek gazteeri, enpresa batetan egokia zaüen formakuntza profesional baten eskeintzea badü helbürü, mügaz bi aldeetako alkar ezagütza ere dü gogoan.
J.Pelle Iriart, Frantxina Laborde, Beñat Elkegarai :



So egin Ipar Euskal Herriko Hitzako gei honi lotürik bideoa : {youtube}v-hyag251Mw{/youtube}

2015a hontan, Xiberoko Odace alkarteak eta Bidarteko Eztia ingeniari eskolak alkarlan bat eramanen düe. Hitzarmen honen bidez Xiberoko gazteak lagüntüko dira formakuntza mailan eta enpresak ere lagüntüko dira beren xedeetan. Odace alkarteak ehün ta berogei ta hamar kide dütü, ofiziale, komerzio eta industriako enpresa bürüak, partaideak ere eta Xiberoa Herri alkargoa eta Euskal Herriko merkataritza kanbera.
Beñat Elkegarai Odace-eko presidenta :


Mixel Larrasquet Eztiako kidea :

Frantxine Laborde Odace-eko animatzailea :

Elür franko egin dü aste bürü hontan Euskal Herri orotan eta Xiberoan ere bereziki Basabürüan. San Martiko Harrian ehün ta berogei ta hamar auto lagüntürik izan dira igantean lerragünetik jausteko. Santa Grazi eta Larrainen, Xiberoko bi herri gorenetan ere elürrak bere ondorioak ekarri dütü. Astelehen goiz hontan eskolak zerratürik dira. Xiberoko Botzean azken berriak bildü dütügü herri ezbardinetan dütugün berri emaileeri esker.
Marc Bengoechea Larraineko aüzapeza :


Anbrosi Bürgübürü Santagaraztarra :

René Errezaret San Martiko langilea :

Johañe Etxebarne Atarraztarra :

Jean Louis Bidabe Altzaiarra :

Berri txarra zabaltü dü Mixel Etxebest Mauleko aüzapezak, herriko etxearen agiantzetan. “L’hostellerie de Château” edo Xiberoan “Ansoenea” izenarekin hobeki ezagütürik zena züan azkena, bena abentü ondarrean orozbat zerratü zen. Arrazua da ez zela haboro arrauetan, lanek abiatü behar züen urtarrila hontan bena hotelaren joanarrazleak joan dira . Azken hamalau urteetan, lau hotel zerratü dira Maulen eta hortaz damütü da auzapeza. Halaere herriak Aguerria etxean hotel bat eginen dü bena lanek urte bat hartüko düe eta 2016-eko urte hatsarrean zabaltü behar lüke.
Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :