Xiberoaren eremüa 100ko 40ez oihanez osatürik da. Zertako ez ordüan leküko egürra baliatzea etxeen eta enpresen berotzeko; hala zoin xede eramaiten düan, Xiberoa herri alkargoako ekonomia sailak.
Jadanik egürra baliatzen düen güneeetan, lehen emaitzek erakusten düe, ekonomia handiak egiten direla berotzeko sistima horrekin, kario kostatzen balinbadü ere instalazioak.
Xiberoko eremüaren 100eko 40a oihana da eta haitxa nausi; hortarik abiatü ondoan, leküko egürra bildü ,idorrazi eta baliatzia da eramaiten xedea.
Irabarneko jauregia, Iratiko etxolak Sohütako ikastola edo ere Irabarneko mintegian, egürrarekin berotzen dira eta ikusiz emaitza honak direla beste xederik ere bada.
Mitikileko enpresa batek bere gain hartü dü egürraren biltze, idorrazte eta klienteer ekartea.
Joel Marion herri elkargoako teknalaria:
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 1808