Zazpigerren CLEJ-arentako sos biltze kanpaina hasi berri da. CLEJak sosa perestatzen dü %0ko heinean, Xiberoan enpresa bat sortü edo projeta bat arrahartü nahi düen gazteer.
Sos lagüntzan parte hartzeko hilabete oroz 15 euro galdeginik da edo bestela 180 euro emaitea urtearentako.
Aintzineko urtean kasik 40.000 euro perestatü bazen, 12 xedentako, aurten espero da orano sos haboro biltzea.
7.CLEJeko ko-presidenta ta AZIA elkarteko Claire Recalde eta David Etchecopar Attuli:
Bestalde sos lagüngoaren ükeiteko projeta Xiberoan berean plantatü behar da, eta 18/35 urte artean üken. Xehetarzünentako deitü behar da Claire Recalde AZIA elkarteko animatzailea 05.59.28.67.62