Mauleko igeriskagiak bere bortak zabaltzen dütü dagün astelehenetik aitzina !!
Astelehenetik neskenegünealat, igeriskan aritzeko parada dateke orroentako. Bena igeriskagiaz gain aktibitate hanitx badütüe: aquagim, aquabike, water polo eta beste hanitx adin orroentako.
Aktibitatek edo arialdiak inportantzia hanitx hartzen düe orai eta igeriskan aritzeko jiten direnak ez dira hain beste.
Halere, horientako “pluf express” formula beti hor da 12.30tarik 1ak eta erditarat edo gaüaz 6tarik 7tarat.
Dagün astean bakantzetarik kanpo izanki, püblikoari zabaltzen da igeriskagia arrestiko 4tarik 7tarat , salbü asteazkenean eta neskenegünean 3tan zabaltzen beida beti 7tan zerratzeko.
René Castel:
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 1813