XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Xiberoko komerzioek egüberriko animazioak proposatzen dütüe abentü lehenetik 24 ala arte !
Egün oroz zozketa bat badateke komerzio batetan, non ere irabazle bat izanen den ; 50 euroetik 1000 euro arte irabazteko parada emanik da ; orrotarat 8000 euro banatüko delarik irabazleen artean.
Prefosta helbürüa da ahal bezain beste erosketak xiberoko komerzioetan egitea. Irratian edo komertzanten batarzünen Facebook bidez jakinen düzüe non diren zozketak.
Hots, astelehen hontarik goiti komerzioek animazioa abiatzen düe eta lehen zozketak , astelehenean PMU ostatüan eta Etxeverry aragitegian , asteartean , Lagune enpresan  eta gizonak  bilho mozlean.
Dagün urteko xede nausia izanen da komerzioentako , internetez saltzeak proposatzea , hortarako urtarilan formakuntza bat abiatzen düe.
Aurélie Lartigue komertzanten batarzüneen lehendakaria:

Xiberoko turisma bulego nausia Atarratzen dateke hebentik aitzina, Maulekoa aldiz  negüko sasuarentako zerratürik izanen da salbü bakantza ttipi eta neskenegün goizez.
Arrazu bat beno haboro bada Atarratzeko günearen indartzeko;  lehena Atarratzen , üda hontan zabaltü dela euskal mitolojiari lotürik den interpretazio güne bat  eta hor ere eraiki da turisma bulegoa .
 Bestalde , Xiberoan,  Kakueta, Holtzarte eta La Verna dira güne bijitatüenak eta Atarratzerik iragaiten dira turistak.
Hots, 5 langileak güne bakotx batetan izateak  lana hobetzen baizik ez düala dioie turisma sailaren joanarazleek.
Turisma sasoaren bilanaren egiteko bilana parada Jean Otazu turisama züzendariarekin:



ODACE xiberoko enpresen alde elkarteak 20 urte bestatzen dütü aurten. Hortako azaroaren 16etik 21ealat hainbat gaüza proposatzen dütü, izan ikasle ala publiko zabalarentako.
Azaroaren 16etik 20era gaü oroz xiberoko lantegi baten bijitaren egiteko parada badateke. Eta azaroren 21ean Irabarneko gaztelüan goiz osoko ekitaldi bat, 10etatik 13etara. 
Lehenik Odace elkartearen historia orhitaraziko da ordünko sortzaile eta lehendakariekin. Ondotik 2 mahain üngürü badirateke: lehenean Xiberoko enpresabürü zonbait mintzatüko dira esplikatzeko nola konkretuki arrapostü eman düen beren enpresako arrenkürer. Bigarren mahain üngürüan kanpoko enpresa handietako nausi zonbaitek aipatüko düe zoin izanen diren biharko enpresen desafioak: teknologi berriak, energia eta beste hanitx.
Ürrentzeko jateko eta edateko dateke. Jakin neskenegüneko goizaldi hori dener zabalik dela.
Benat Elkegarayek egünaldi horien helbürüak emaiten deizkü:

Interface elkarteak "carton plein" izeneko xede berria abiatürik dü. 2002az geroz langabeer lana proposatzen züen bena bastimentüan.Bastimendüko lana gerogo eta gütiago, gerogo eta hürrünago, eta kasik gizonentako baizik ez, beste ideia bat ediren düe. Kartoekin müblen egitera. Kartoa erreküperatzen düe enpresetan, hots berziklatzen Emac enpresak emanik adibidez, eta arin eta azkar den müble bat egiten, behar diren apainketak egitez. Audela sorkuntzak egiten dütüe, alde artistikoa adieraztez. Eta hori emazteek ere egiten ahal düe.
Interfacen dozena bat langile lagüntzen düe, erdia kartoezko projet hortan ari da.
Beren sorkuntzak interfacen webgünean ikusgai dira.
Luija Berrogain:

Xibero bio saltegiak Drive bio bat abiatzen dü, hots internetez egiten ahal dira erosketak eta züen erosketak prest düketzüe saltegian heldü eta. Denbora irabazte ber prezioan; hots zerbütxü baliagarri bat presan direnentako.
Saltegiak 4 urte eta erdi dütü eta bada urte bat eterdi Gambetta karrikan dela. Ohartürik jente hanitxek ez züela Xibero Bio ezagützen manera berriak txerkatü dütü Aurelie Lartigue jabiak erosle berriak erakartzeko: Drive bio manera berri horietarik bat da.
www.xiberobio.fr beren interneten webgünean erosketak egiten ahal dira beraz, non ere 300 artikülü edireiten ahal diren jakitez Xibero Bio saltegian berean 1000 bat badirela.
Aurélie Lartigue: