XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Espartina ekoizleen IG batetan, herriaren izenaren erabiltearen kontre agertü da Mauleko kontseilüa

Mauleko kontseilua iragan da astelehen gaüan. Aipagei bakotx bat baizik ez da izan : Mauleko 4 espartin egile nausiek osatzen düen « soule espadrille » elkarteak IG edo indication geographique izeneko sormarka galdegin due ; Mauleko kontseilüak bere abisa eman behar züan IG horretan Mauleko herriko izenaren erabilteari bürüz. 15ek horren kontra bozkatü düe, eta 7k xuri.
Mixel Etxebest :


Beñat Elkegarai :

Kontra direnek gaizki ikusten düe mauleko herriaren izena lotzea jakitez espartinaren aztala edo semella eta oihala ez duela Xiberoan bertan egiten. Hots nahi lükie “soule espadrille” elkarteko espartin egileek beren cahier des charges edo baldintzetan ezartea espartina osoki xiberoan ekoiztü behar dela. Xuri bozkatu direnek haatik domaje atzamaiten düe justo oihala eta semela ez beita cahier des charges edo sartzen IG sormarka errefusatzea. Elkarteak “baldintzetan” sartzen beitütü beste jakintzak oro, hots 7. Eta elkarteak pezü ekonomiko eta langile hanitx beitütü. Eta edozoin gisaz eztabaida ez dela batere xinple azpimarratü düe oposiziokoek.

 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan