Iragan üztailan, düala kasik urte bat ETCHESECURITE Bildozeko lantegiak süte bat üken züean.
Süte hortan lantegiaren 500m² hunkirik izan ziren. Horren ordezkatzeko, igaran astean eraikin berri bat eraikitzen hasi dira.
Orhitaraz dezagün ETCHESECURITE enpresak kautxuzko botak egiten dütüala, eta arrakasta gero ta handiagoa dü mündü osoan gaindi.
Mündüko 40 herri ezberdinetan saltzen dütü bere botak, profesionalentako bai eta ere inganioendako, izan espeleologia ala canyoningarendako.
Beren botak sü ataka edota kimiko, eta elektrikoen kontra zaintzen düe.
Egün oroz 300bat eraikitzen dütüe, hatsarretik bürüalarte.
26 langile badütüe eta Urtean 2.5milioi euroko saltzapenak egiten düe.
Pierre Francois Etchegoyhen enpresaren bürüa:
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 2234