Xiberoan, 2015 eko üdako sasuak marka güziak hautse dütü.Hala zer erranik izan den turisma bulegoaren biltzar nausian.
Arrazu nausia , denbora hona ; arramaitzetik seteme ondarra arte ebi güti egin dü eta denbora ekitsüa izan da, ondorioz jentea jin da eta markak hautse dira kakuetan 81 618 sartze, la vernan 12 880 , mauleko gaztelüan 5214 eta ere ospitale peko elizan 16 900 .
Halerik ere kontüetan 31 000 euroko ziloa bada , züzendari postüaren kambiamenak ekarri düanan, Chantal Guissagaitz erretretala joan da eta Jean Otazu ek segida hartü, hilabete zonbaitez alkarrekin lan egin düe .
Turisma bulegoa Atarratzen plantatü da eta Mauleko bülegoa üdan baizik ez da zabalik, 5 langileek denbora osoz lan egiten düe.
Kanbiamen handia izanen da urte ondarrean ,EPCI edo euskal herriko alkargoa plantan ezariko beita eta hortaz erabaki da ,xiberoko bulogoan , baztertü den, 180 000 euro, Xiberoan atxikitzea eta xede zonbaiten lagüntzea.
Pierre Etchemaite:
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 2087