XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Pettareko arrantzükarien batarzünaren bülegoa berritürik izan da iragan berri den biltzar nausian

Dagün 6 urteentako bülegoa finkatü edo arraberritü dü Pettarreko arrantzükarien alkarteak. Presentatü direnak oro haütatü edo honartürik izan dira.
Kanbiamen handiena da Sylvain Challa ez dela haboro trésorier edo diharrüzaina. Hots Pierre Etxekopar lehendakari batzen da, Marcel Garispe lehendakari orde,  Jean Pierre Ramonet dirüzain, eta Auguste Jimenez idazkari.
259 kide dira orano, hots galtze güti arrantzale heinearen aldetik.
Arrain heina ere ez dela apaltzen, a-kontrai, jakin behar da Pierre Etchecoparen arabera biologia heinean Uhaitza izigarri aberats dela, Frantzia osoan erreka aberatsenetarik bat. Halere erreka bazterren xahatzeko beharra bada, arrainek hori beitüe gozatzen.

Dagün barantailan Pettarreko arrantza alkarteak beste bilküra bat eginen dü. Kide diren arrantzaleek ordüan dütüe beren xedeak zinez finkatüko, bena maneala, lan nausiak dirateke haurren sentsibilizatzea eta hur bazterren xahatzea. Pierre etxekopar alkarte bürüak biltzar nausiaren berri eman deikü, bestalde paradaz baliatü gira arrantzükaren berri hartzeko:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan