XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Xiberoan turisma saila egoera berrier egokitzen ari da.

Üdako sasoina geroz eta llabürragoa, bizi dügün krisia kontütan izanik, ororen bürü 2013ko turisma sailako bilana, oraino okerragoa izaiten ahal zela azpimarratürik izan zen, iragan astean egin zen Xiberoko Turisma bülegoaren biltzar nausian.
Majilou Garikoitz turisma bülegoko animatzailea :

"Gites" delakoen alokaidatzeak franko aphaltü baldin badira azken urteetan, 2013an tendentzia baieztatü da. Aphatzea ere agertü da, egonaldi llabürretan eta mendi ebilteetan. Baikor izan zen saila bakotxa bijitarien autobüsen errezibitzearena izan zen. Urtez urte emendatzez doa saila, turisma bülegoaren aitzinkontüetan ehüneko 19tik 37ala goratü da. Egonaldi llabürragoen emendatzearen tendentzia baieztatzen da, bezeroak üngürüneko eskualdeetarik horra direlarik. 2015ean aldaketa haundiak agertüko dira, camping car delakoen güneen egokipenarekin, Atarratzeko turisma etxe berriaren eraikitzearekin eta ahotik belarrira sare numerikoaren sortzearekin.

 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan