XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Xiberoko garapenaren zerbütxüko, Lürraren Politika finkatzeko ürratsetan da Xiberoa Herri Alkargoa. Zentzü hortan egin da lürraren zerrendakatze estüdioa. Etxebitza, garapen ekonomikoa eta planifikazioa, atalez atal egoera aztertürik izan da eta desafioak argitara eman dira. Gogoeta eta ekintza ildo zonbait proposatürik izan dira alkargoaren azken biltzarrean, hala nola, etxebizitzaren arraberritzea builtaraztea, eraikitzeko lürren kudeatzea eta koordinatzea Xiberoa mailan, lür erreserben egitea SAFERen partaidegoarekin eta SCOT delako baten egitea Xiberoa mailan besteak beste. Urte ondarreko, eramaiteko ekintzak zehaztüko dira, lehentarzünak finkatüko dira. Ikus Lürren zerrendakatzea.

Entzün Yannick Vieux EPFLko aniamzailea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

EPFL eta Kontseilü Orokorrarekin, Xiberoko lürren zerrenda estüdioa eraman dü Xiberoa Herri Alkargoak. Lan honek, lürraren erabilpenaz argazkia erakusten dü eta lan ildoak zabaltzen dütü. Etxebizitza edo ekonomiarentako nola erabilik diren lürrak erakusten dü estüdioak eta kudeatzeko tresnak zoin diren eta nolakoak izanen diren ere zehazten dü. Bestalde, lan talde bat sortüko da Herri Alkargoan eta proposatzen diren lan ildoak jorratüko dütü, xede eta proposamenak biltzarrean presentatü aitzin.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Aurten ere, Baratzearen erakusgiak bere jentetzea bildü dü Garindainen. Hirugerren aldikoz Garindaintarrak alkarteak baratzearen salua antolatzen züan. Erakus mahain, lili, lantari, erlezain, lürren lantzeko bekanika, horik oro ikusi ahal izan dira apirila ondarrean Garindaineko trinketa gibelean. Jenteak saldoan bildü dira mintzaldien jarraikitzeko. Garindaintarrak alkartea aski botzik agertzen da egünaldi hortaz eta herrian den dinamikaz. Ondoko hilabeteetan Garindainen izanen diren hitzordüak, pelotako masterra, Garindaineko kantaldia, mus txapelgoa eta ahatze gabe pastorala 2014ko.

Entzün Jean-François Amestoy Garindaintarrak alkarteko lehendakaria : 

Xiberoa Herri alkargoak bere garapen ekonomikoaren arduradün berria dü. Joël Marionek 44 urte dütü eta azken hogei urteetan, Ofiziale Kanberan, Merkataritza Kanberan edo Kontseilü Orokarra bezalako egitüretan ari izan da. Bada hilabete jadanik Xiberoan hasirik dela bere kargü berrian. Alkargoak abiarazi zütüan xedeak bürüala eraman beharko dütü hatsarre batetan. Bigerren ürratsa düke espartiñaren etxea edo ORAC, ofizialgintza eta komerzioaren arraberritze plana berriaren üngürüko xedeen aitzinaraztea.

Entzün Joël Marion Herri Alkargoako ekonomiaren ardüradün berria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Egürra energia berrigarri bezala erabilirik datekeana, lehen xedeak gogozkatzen ari dira Xiberoan. Egün horietan estudio bat hasiko da, Maule, Atharratze eta Gotainen, hiru bero sareen eraikitzea egingarri denez aztertzeko. Bero sare batek, egürrarekin hur beroa egiten düan bertz bero batetik, eraikin pübliko, enpresa edo etxe batetara, barneko berotzeko ala xahatzeko hur beroa banatüko dü. 2000 tona egür behar lirateke hiru bero sareen ibilarazteko, Xiberoko oihanek aise segürtatzen ahal düen kantitatea. Estüdioa Akitania eskualdeak dirustatzen dü eta eraikidüraren kostea Departamentüko Elektrifikazio sareak bere gain har lioke.

Entzün Bertrand d'Hults Herri Alkargoako Energia berriztagarrien sailako teknikalaria :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)