XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Mauleko igaskagia zerratürik da.

Ostiralean zerratü da Mauleko igeskagia. Berritüz geroztikako hirugarren sasoinaren bilana ez dü oraino egin Xiberoa Herri Alkargoak bena jadanik agertzen da entrebalekoa izanen dela. Denbora eder lagün üztaila zinez hon izan bada, bedatsean eskolierrak ezezik jente güti ibili da igeskagian, eta agorrilan ere jente gütiago ibili da. Setemere eta ürrieta üsaiazkoak izan direla erran deiküe Herri Alkargoan. Igeskagiak eskeintzen dütüan aktibitateek eta animazioneek arrakasta üken düe aldiz.
René Castel igeska erakaslea :

 

Hortarako beren aldetik aurtengo sasüaz botzik agertü dira Mauleko igeska alkarteko kideak. Klub-ak gazten interesa piztü dü, 219-k izena eman züen eta lehiaketa desberdinetan parte hartü düe. Euskal herriko lehiakan 4. ürrentü düe eta federale mailan emaitza honak üken dütüe. Hori dena ikusirik dagün martxoaren 31-ko sartzearentzat eskeintza berriak eginen dira, hala nola aqua stepping eta bizkarreko arrenkürrak dütüenentzat zerbait plantan ezarriko da.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan