XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Lannemezan-ko presontegian Maliaz bidaje bat kontatürik

Bidajatzeko parada eskentü deie Lannemezaneko presoer Robert Larrandabürü Pipasek. Lannemezaneko presontegia zentral bat da, han direnek zigor lüzeak betetzen dütüe eta mementoan zazpi eüskal preso politikoak dira. Pipasek Mali herrian egin düan mendi eta eskaladako bidajea erakustera eta kontatzera joan da. Presoek etxeko edo lagünen bijitaz gain beste hats berri baten hartzeko parada badüe eta alkartzeko parada ere bai. Jadanik, eüskal artistek egiten badüe holako ekintza, Pipasek zeion "ez dela aski" eta deia zabaltzen dü nahiant güzier zerbait berri eskentzeko presoer.

Entzün Errobert Larrandabürü "Pipas" : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan