XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

La Verna espeleologiaren erakusle.

Santa Graziko La Verna leizea, Xiberoak eskeintzen dütüan turisma mailako bijita güneetan, bere xokoa egiten ari da. Zabaltüz geroztik, laugarren urtea ürrentzekotan delarik, erraiten ahal da bere püblikoa atzaman düala. Basabürü-Baretous Sivu-ak, La Vernaren joanarazteko kontratüa, beste sei urteetako berritü deio.
Jean François Godart La Vernako ardüradüna :

Lehen urtean, berrikuntza eragina azkar izan bazen ere, ondotik bijitarien nonbrea, urtean 11000-ren üngürüan egonkortü da. Enpresaren kontüak doï-doïa plomatürik badira, bijitari haboro behar lüke erakarri, enbestizamentü ahalaren handitzeko. Hortarako, Jean François Godart La Vernako ardüradünak, espeleologoaren bere arima saldü gabe, eskeintza zabaltü nahi dü. Elür kirola eta leizearen bijita üztartüko düan proposamen berria eginen da negü hontan. La Vernako enpresa iraunarazteko beste pista elibat ere jorratüko da dagün urtean.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan