Bildozeko EMAC enpresak, Akitaniako beste bost enpresekin batean, Enpresen Jentartearekiko Ardüra edo RSE delakoaren saria jaso dü. Sari horren bidez ezagützen dira, langileen ongi izaite eta lan baldintzen mailan, üngüramenaren eta ekonomia sailetan enpresak egin dütüan eginahalak. Bide hortan jarraikitzeko asmoa düe EMAC enpresako ardüradünek, eta laster herots mailan ikerlan bat eginaraziko düe.
Didier Chaufaille Emac enpresako ardüradüna :
EMAC enpresak kautxu nahasketak egiten dütü, autogintza, trengintza, aeronautika, eraikuntza eta orai ere geroz eta haboro laborantzarentako. 73 langile enplegatzen dütü egünko egünean, eta 2008ko krisiaren ondorioz 30 bat langile galdü baldin bazütüan, enpresako ardüradünek esperantza düe, esportazioa garatzez eta kautxuaren prodükzioa haunditzez, 100 langileak beresküalatüko dütüala.