Xiberoan, berriki gertatü den Ahüzkiko hotelaren orozbateko zerratzeak, ostalaritzak ezagützen düan krisia gogoala ekartzen deikü berriz ere. Azken 10 urteetan hameka hotela zerratü dira Xiberoan, gehienak Mauleko kantonamentüan. Üsü, normetan izaiteko egin behar diren lanek, sobera kostatzen beitdüelako zerratzen badira, ez da arrazoin bakarra. Azken urteetan, segür ere ez da aski erregülarki inbestitü, eta galtoa eskasegia eta sobera bildürik da üdan inbestizamentü haundien justifikatzeko. Zailtarzün haundia da ere bestalde hotelen transmizioan.
Yannick Levade Herri alkargoako teknikalaria :
Egünko egünean, hamar hotela ediren dira orano Xiberoan, 4 Mauleko eremüan eta 6 Basabürüan. Azkenik Ahüzkiko hotela zerratürik bada orozbat, ostatü-jatetxeak zabalik jarraikiko dü, beti bezala Maiatzatik azaroala.