XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Negüko elür sasoina hasten da lerragüneetan.

Argazkia : Laurentx EtchegoinNeskenegünean, azaroaren 30ean zabaltüko da San Marti Harriko lerragünea. Aurten franko goiz elür hona erori beita, baldintza hoberenetan hasiko da sasoina. Pisten alde pean metro bat elür neurtürik izan da aste hontan. Bestalde, Iratin ere elürra bada eta raketekin ebilteak egiten ahal dira. Izarbeko iraunpen eskiako lerragünearen zabaltzea aldiz, abentüaren 21ean finkatü bazen ere, oraiko elür heina ikusirik goizago zabal leiteke.
René Erreçarret :

Infrastruktüren aldetik San Marti Harrian ez da kanbio haundirik izanen, berriki hasirik izan diren elür artifizialaren egiteko lanak eta teleaulki berriak dagün urtean baizik ez beitira prest izanen. Haatik indar haundia egin da bideak ahal bezain üsü zabalik etxekitzeko negüan eta Nafarroaren partean ere ibiliko dira aurten ekipamentüko langileak El Ferrial lerragünea artino. 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan