XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Geroan sinesten beitü, inbestizamentü handiak egiten dütü Mauleko Etche Sécurité enpresak. Bi miliu euro ezarten dütü egoitza berriaren eraikitzeko Bildozeko enpresa eremüan eta beste miliu bat tresneria berrian eta barneko sarean. Dagün üztailan, Mauleko egoitza zaharretik Bildozekoala joanen da. Mementoan 25 langileetara heltzen da, berriki sortü dütüan 7 lanpostüekin. Segürtantxako 60 000 bota pare ekoizten dütü urtean, sü ehaileentako, kimika, eta elektrizitate sailentako. Armadarentako aldiz, nüklearra, kimika eta bakterietaz zaintzen diren bota bereziak egiten dütü ere.

Entzün Pierre-François Etxegoyhen Etche Securité enpresako bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ezpartiña egileak bildü dira Maulen, 2014ko moda tendentzien berri biltzeko. Parisetik jinik Guillemette Schlegel hoinetakoen moda aditüa hor zen tendentzien berri zabaltzeko. Moda aipatzean arroper pentsatzen badügü, "hoinetakoek ere beren leküa badüela" erran dü eta etxiki behar dela, alde batetik, tendentziak jarraikiz eta bestetik kanpoko salmentak lantüz eta azkartüz. Ezpartiñak Xiberoan eraikirik izatea inportantzia beitü, jakintza hortaz azpimarratü behar da.

Entzün Guillemette Schlegel hoinetakoen modan ardüratzen dena :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

ODACE alkarteak bere lana jarraikitzen dü Xiberoko Emazteen Enpresen süstengatzeko. Aurten jadanik, 3 enpresa lagüntü dütü eta urtarila hontan, DROP ostatüan ziren ODACEko kideak beren lagüntzen aipatzeko. DROP ostatüak 5000 euroko lagüntza esküratü dü eta hiru urte ükenen dü sosaren gibel emaiteko, interesik gabe prefosta. Erran behar da, sosa eman ondoan, ODACE alkarteak enpresak jarraikitzen dütüala aholkü emaitez. Jadanik, enpresa zonbait lagüntü badü, ODACEk dei bat zabaltzen dü interesatürik denari lagüntza ükeiteko. 

Entzün Maddi Etxegoyhen ODACE alkartekoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

“Eusko” Euskal Leküko Moneta baliatzen ahal da Xiberoan, urtarila ondarreaz geroz. Xibero Bio saltegian "Eusko"-en kidetza hartzen ahal da eta euroak trükatzen ahal dira, eusko batek euro bat balio düalarik. Partaide diren saltegietan erosketak egiten ahal dira "eusko"rekin pakatzez eta saltzaleek beren ornitzaileak euskoekin pakatüko dütüe edo sinpleki beren erosketak euskoekin eginen dütüe. Mementoko, 10 bat saltegi, enpresa edo laborari partaide dira.

Entzün Maulen saltzale den "Tano Cuir"eko Maddi Anso : 


Entzün Sophie Etcheberry "Sofi'Coif" saltegikoa : 

Entzün Aurélie Lartigue Xibero Bio saltegikoa : 

SHEMeko hur zentralan deüs ez da galtzen. Hurarekin argi indarra sorarazten düan enpresa honek, Santa-Graziko hurtegian lanean ari da, turbina berri baten ezarteko. Orai arte, horko hura lehen turbina batetik iragan ondoan, Ligiko hur zentralala heltzen zen, beste turbina batetarik argi indarraren sortzeko. Santa-Graziko erreka ez agortürik üzteko, hur kantitate baten ixurtzea behartürik dira. Kantitate hori emendatü beita eta debaldetan ixurtzen üzteko partez, hurtegi azpian turbina bat ezarten ari dira. Lan horiek ez düe eraginik ekarriko errekari eta mila jenteen heineko argi indarra sortüko dü. Bestalde, Sohütako Baragarriko hurtegia erosi dü, argi indarraren ekarpenaren azkartzeko xedearekin. Han zen langilea Ligiko SHEMeko hamekagerren langilea bilakatzen da.

Entzün Jean-Luc Ducombs Ligiko SHEMeko ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)