Negüa eta bedatsea ez dira hon izan Xiberoko Botingoarentako. Lehenik, bortüko bideek sofritü düelakoz eta güneka lürtzeak izan direlakoz. Botingoako ardüradünek uste düe, ondorio güziak berantago ikusiko direla, bideak ahültürik izan beitira. Bestalde, bortüka berantarekin egin da eta artzainek belhar güti baizik ez düe atzaman alagietan. Iratiko elür günean ere, elürzionea sekülakoa izanik ere, negüko sasua ez da beste mündükoa izan, heltzeko bideak frankotan zerratürik beitziren. Hatik, batzarri güne berriaz botzik agertzen dira Botingoako ardüradünak, arrenküra berezirik ez beitüe üken. Erran behar da, langileek ta egoiliarek preziatü düela eraikuntz berria.
Entzün David Tourreuil Xiberoko Botingoako ardüradüna :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 3004