Ekonomia eta turisma azkartzeko, espartiñaren ahalmena hobeki baliatü nahi dü Xiberoa Herri Alkargoak. Hortarako, tresna ezberdinak plantan ezarteko ürratsetan da. Lehenik sortürik izan den « Mauléon » markarekin, Xiberoan osoki ekoiztüko den espartiñaren bidez, kalitatezko indüstria ekei bat bermatü nahi dü. Bestalde, haren ekoizpena builtarazteko Mauleko Espartiñaren lankia sortüko dü Herri Alkargoak eta bertan espartiña ekoiztüko da. Errezibitüko diren turistek espartiñ egiten ahal dükee ikusten, 30 eta 50 mila heiñeko turista errezibitzeko asmüa dü Alkargoak. Erakustoki bat ere edirenen da. Herri alkargoak ateleriaren enpresa ardüradün bat txerkatzen dü, xede hau algarrekin eramaiteko.
Entzün Mixel Etxebest Xiberoa Herri Alkargoako lehendakari ordaria :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)