Mauleko Alkar kooperatifak, 30. urte bürüa ospatzen dü aurten. Lauetan hogeieko hamarkadaren hatsarrean, langabezian aurkitü zen multxo batek züan enpresa sortü eta geroztik garapena haundia ezagütü dü. Burdinazko zürtajeak egiten dütü. Bordalen, Okzitaniako Tolosan eta Montpellieren adarrak zabaltü dütü azken urte horietan. 100 langile dütü enpresak, eta 20 millioi euroko salmentak. Alkar enpresaren sortzea eta garapena kondatü deikü Philippe Ascone-ek, entzün :
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 1934