Üda hontan Ürdiñarbeko Herriak 4 igantez antolatü zütüan etxe ekoizpenen merkatüak franko kausitüak izan dira. Arño Berogain herriko aüzapezak erran deikünaz, parte hartü züen 16 saltzaileak kontent izan ziren, jentea ederki hüilantü beitzen eta ontsa saldü beitzüen. Animazioak ere turisten baita herritaren gustokoak izan ziren. Dagün urtean esperientzia arrapikatüko da següraski eta beste bi igante emendatüko dira baldin bada. Bestalde, beste xede haundi bat abiatüko dela ere laster baieztatü deikü Arño Berogain-ek. Eskolaren ondoan den errejenten leheneko alojamentüak berritüko dütüe. Bi apartamentü eginen dütüe, baita ere eskolaren kantina berria eta haurzaintegia. Lanak laster hasiko dira eta urte bat iraunen düe.
Entzün Arño Berogain :
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 2023