Etxé Sécurité enpresa, europako sekuritateko bota ekoizle nausiak, aste hatsarreaz geroz, Bildozeko egoitza berrian ekoizten hasirik da !!
Hilabete bat ezarri dü, Mauletik tresneri güziaren ekartzeko eta ekoizpenaren berriz hasteko, pikuan izaiteko. Egoitza berria, 3000 metra karratüzkoa da, bi eraikinetan partekatürik. Hari esker enpresak esperantxa dü, lan baldintzen hobetzea, eta ekoizteko ahalaren emendatzea. Etxé Sécurité enpresako egoitza berrian izan da Laurentx Etchegoin erreportalaria jakiteko nola iragan den egoitza aldaketa. Pierre François Etchegoyen enpresa bürüa entzün :
25 langileekin, 50000 bota pare ekoizten dütü urtean, sü ehaile, armada edo speleologoentzat besteak beste. Mündü orotan zaltzen dütü. 2012an, 2 millioi euro eterdikoa zen salmenta heina.