Turismaren Bankoa sortzeko ürratsetan da Crédit Agricole banketxea. Turisma sailako ofizioko güzieri, eskeintza egokiaren proposatzea da bere helbürüa eta hortarako ofiziokoen lagüntzarekin sortzen ari da eskeintza berria.Turisma saila berezia beita, hortarako formatürik diren langileak ezarriko dira, ofizioko jenteen zerbütxüko, leküko agentzia güzietan. Bedatsean hasirik den gogoeta, larrazken hontan jarraikiko da eta urte ondarra gabe lehen proposamenak zabaltüko dütü.
Marie-Dominique Desagher xede eramailea :
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 1892