- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 3599
"Geroko Enplegüak" kontratürik ez aski
"Geroko Enplegüak" edo «Emplois d’avenir» delakoek ez düe Estadoak esperantxa züan arrakasta. Hortarako, Laneko Züzendaritzako ordezkariak Herri alkargoak bezalako institüzioen ützülüa egiten ari dira, haütetsier xüxenka informazioaren igaranazteko. 2013ko Estadoak 690 "Geroko enplegüak" sorazteko helbürüa dü departamentüan bena mementoko %10a baizik ez dira gaüzatü. "Geroko Enplegüak", egitüra püblikoer eta alkarteer züzentzen dira, diplomarik gabe diren 26 urtez peko gazteentako. Hiru urte iraüten ahal dira eta formakuntza plana eskentü behar zaio gazteari. Estadoak soldata gordinaren %75a bere gain hartzen dü.
Entzün Jean-Marc Baranthol Xiberoa Herri Alkargoako ordezkaria :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Jean-Michel Trognon Laneko Züzendaritzako ordezkaria :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)


Xiberoko ekonomiaren garatzeko nahikünte azkarra agertzen da Herri Alkargoaren 2013ko aitzinkontüan.
Xarrikota-Peko ondarkintegiaren aferan, Paueko Auzitegi Administratiboak, bigerren aldikoz, arrazu eman deio Bil ta Garbi zindikatari. Martxoaren 8an
Zortzi urtez Credit Agricoleko lehendakari izan ondoan, Albert Hastoyek bere leküa utzi deio lehendakari ordariari Juju Erbin Ürrüstoi-Larrabileko aüzapezari. Albert Hastoyek eraman düan lana goraipatü düe administrazaleek. Juju Erbinek bere aldetik, jakinarazi dü orai arte eraman den ber bidea jarraikiko düala.
Igaran urteko ber balioa eman dü