Hezkuntza

Previous Next

Pitzgarri alkarteak 160 harpide kuntatzen dütü.

Eta parte bat iragan urteko bilanaren egiteko jüntatü dira iragan neskenegünean.

6 orenetan, alkarteko haurrek düe meza alageratü, eta ondotik bildüma egin da parropia gelan.

Üdako 4 animazaleetaz gain, Martine Larroque eta Laure Claverie permanenteek düe alkartea urte osoan joanarazten.

Erran behar da parropien, kristien eta herri zonbaiten sos lagüntzari esker alkartea bizi dela.

352 haurrek kristau ikasbidea jarraikitzen düe Xiberoan, erran nahi beita haurren heren batek.

Bibliako formakuntzaz gain, bakantzetan proposatürik diren animazioneek arrakasta bildü düe, covid planetaren trabak izanik ere.

Previous Next

Mintzanet webgüne bat da nun euskara ikasten direnak euskara menperatzen direnekin mintzatzen ahal diren.

Gisa hortarat « Bidelaria » « bidelaguna »rekin harremanetan jarririk da aste oroz oren batez interneten bidez mintzatzeko.

Batua balin bada nausi plataforman euskalkier indarra eman nahi da.

Hanitxek xiberotarra praktikatu nahian dei bat eginik zaizüe, « bidelagun » egin zitaie !

Patxi Gaztelumendi Mintzanet webgüneko langilea :