XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Xiberoalat heltü eta Sacha Standen müsikalaria, dantzaren üngürüan ziren müsiker interresatü da, bena harritü da jakitea ahaide horik ez zirela idatzirik partizionen gainen.
Hola da Sortü « Xiberoko Dantza Jauziak » izeneko libürüa.
Libürüa salgei da Baionako Elkar dendan eta Mauleko tandem libürütegian

Xehetarzünak Sacha Standen eta Mixel Etchecopar-ekin idazleekin :

Previous Next

Astearte goizan (2024/06/18), ipar eüskal herriko ikasle güziek, filosofia azterketa iragan düe.
2 gei proposatürik izan dira :
« Zientziak gure egiaren beharrak asetzen ahal dütia ? »
« Estatüak zerbait zor deiküa ? »
Sohütako lizeolat üngürü bat egin dügü ikusteko ikasleek nola bizitü düen baxoko lehen egünaldi hori.
Filosofia igaranik, ondoko egünetan berezitarzünen probak eta « Ahozko handia » igaran beharko düe ikasleek.

Anita Elkegarai da mikroarekin hüilantü Sohütako terminalen gana:

Previous Next

Arramaiatzaren 1an, 60 bat jente jüntatü dira mauleko kürütxe xurian « Collectif pour que vivent nos langues » -ek mobilisazione deialdi bat egin beitü.
Jüntatze hori eginik izan da  Frantses konsitüzionearen kanbiatzearen galtatzeko, gogor beita euskaldünentako euskaraz bizitzea egünoroztakoan eta ber denboran azterketak euskaraz galtegin dütüe. Brebetaren euskaraz igaraitea honartürik izan basa ez da orano hala baxoarentako.

Mobilisazionearen artean kurritü gira eta jenteak galtozkatü dütügü :

Eüskara ikasi eüskaraz lan egiteko

Eüskararen Erakunde Püblikoak, beka edo lagüngoa bat proposatzen dü eüskararen ikasteko manera intentsiboan. Xehetarzünak Argitxu Camus Etxekopar EEP-ko langilearekin :

Kantaldi bat bidajeala joaiteko

Urte oroz bezala Pitzgarri alkarteko gazteek hen üdako bidajea bek antolatzen düe. Hortan ere finantzaketa. Xehetarzünak alkarteko Maddalen Etchebarne eta Amaia Secalot ekilan :