XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Beste eskoletan bezala Xiberoko ikastolek setemeraren 2an züen haien sartzea.

Erran behar da azken urteetan kopürüak egonkor direla : Sohütan 73 ikasleek eskolako bidea hartü düe eta Basabürüko ikastolan 32.

Alozeko ikastola :

Sohütako ikastola :

Previous Next

Xiberoko gaü eskolak urte oroz bezala Mendikotan bere ikastaldi astea egin dü.
4 mailetan 36 ikasle bildü dira kurtso hartzeko eta animazione desberdinetan parte hartzeko.
Imertsioneak, harremanak indartzen dütü eüskaraz eta txostakatzez hizkuntza ikasten düe ikasleek.

Bürüa ohitzapen goxoz beterik sartü dira etxerat, eüskaldün berriak.

Xehetarzünak: 

Previous Next

Düala 80 urte Alemanek Xiberotik ihes egin züen.

Bigerren gerla mundiala denboran, Xiberoa erremü librean balin bazen ere, Atharratzen eta Maulen bi soldado talde baziren eta bi erresistentzia talde:

bata zibila basabürüan eta bestea ahinki armatüa pettarean.

Robert Elizondo Ikerzaleak alkarteko historialaria: 

Previous Next

3 inganio güne zabalik baldin baziren ere üztailan, agorrilan bat baizik zabalik ütziko düe.

Horietan Idauze Mendin dena, eüskarazko batzarri bat proposatzen dü eta arrakasta bildü dü; txipientako kasik egün oroz beterik beitzen eta maleruski haur zonbait errefesütatü behar üken dütüe.

Mauleko eta Idauze Mendiko inganioen zerratziarendako besta bat antolatürik izan da Mauleko peko arrabotüan!

Xehetarzünen txerka joan da Iulen Guiresse, haur zonbait, animazale eta züzendaria elestaztez: 

Previous Next

Üda oroz, Aek-ak aste batetako  ikastaldi bat antolatzen dü, aurtenkoa üztarilaren 29tik agorrilaren 3lat date, eta aste hortan kurtxoak emanik dirate 4 maila desbardiner.
Kutxoak, bisitak, joküak, eta ezagützen artean ez dükezüe denborarik deberatzeko.
Izenen emaiteko deitzen ahal düzüe 05.59.28.78.94 ealat ala mail bat igorten Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. ealat

Xehetarzünak Niko Guiresse, AEK-ako langilearekin :