XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Eüskara ikastea aisa da, zonbaitentako phürü!!

Xiberotarraren egoera linguistikoa aztertzeko Dylan izeneko ingles bat ebilten da heben gainti. Urte bat eterdiz eüskara ikasi dü, lehenik eüskara batüa eta ondotik eüskalki ezberdinak, horietan xiberotarra; eta hortako gü behatzen! Dylan:

Eüskara: zentako ikasi??

zentako ikasi edo arraikasi düe?? nola? zer nekezia üken düe? zer ekarten deie? Euskaraldia dela eta jakilego zonbait bildü dütügü; Mathieu Jaragoyhen:


Beñat Elkegarai:

Gaü eskolakoak:

Xiberoan ere « Euskaraldia » harrotzen ari da !!

MEmentoko 100bat xiberotarrek pertsonalki beren izena emanik düe, eta 10 bat herriek ere. Helbürüa da lehen hitza euskarazen emaitera, hamar egünez, azaroaren 23tik abentuaren 3rat. Hartakoz bi kategorria, eüskara kunprenitzen düen “beharriprest” izenekoak eta “mihiapitz” Euskara emaiten direnek. Biak eüskaraz lehen ürratsaren egiteko prest direla jakinarazteko “badge” ttipi bat ukenen düe atorran extekatzen ahal düküena Zuek ere Euskara eta xiberotarra lagüntü nahi balinbadüzüe edo internetez izena emaiten ahal düzüe, edo neskenegünean Mauleko merkatüan Iulen Guiresse:

Belarriprest ala Ahobizi?

Egün abiatzen da EUSKARALDIA ! 11 egünez belarriprest eta ahobiziak ixeatuko dira üsantxa zonbait kanbiatzea eüskarari lekü haboro emaiteko. Horren kari Barkoxtarrak gaur berean (23an) abiatzen dira 8etarik aitzina « Denen Etxean ». Ximun eta Laurie Pinque entzüngai:


Denentako ez baita argi, Maite Davant-ek ESPLIKAZIONE emaiten deiku euskaraldiaz, orokorki

JAKILEGOAK: Beñat Elkegarai

Xiberoko Gaü Eskola abiatürik!

Xiberoko Gaü Eskola abiatü da 73 ikasle eta 11 erakaslerekin. Maulen kurtso emaiteaz gain, Aloze eta Urdinarben ere kurtso emaiten düe. Ikasleetaz gain, erakasleen aldetik ere botzik dira; ezen 3 langile eta 8 lagüntzale beitütüe. Niko Guiresse langilea: